XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez, ez zukeen merezi izango lekua (edo, metaforarekin jarraituz, itzulingurua) helburu horretara mugatzeak, zeren egokiago izango baitzatekeen
Azken batean, praxiaren ikuspuntutik ez da axola zein banderaren azpian gauzatzen den hezkuntza morala, garrantzizkoa gauzatzea bera baita: arazoak argituz eta garapena bultzatuz, dokrinamendurik eta erlatibismorik gabe. Dogmatismoa ezin daiteke inola ere justifikatu; praktikaririk onenak elementu nagusiak iturri
Gogora dezagun, zentzu horretan, juzgatze eta jokabide moralen arteko lotura, ikerkuntzak oraindik argitu ez duen arazo bat baita: praktikariak ezin egon daitezke erantzun egokiak eskaini behar dituzten liburu dotoreak noiz argitaratuko zain;
Kohlberg bera jarrera dogmatikoetatik oso urrun egon zen. Datuak biltzeko eta baloratzeko erabili zuen metodoaz eta juzgatze moralaren garapena ikertzeko proposatu zuen maila-ereduaz zera esan zuen 1981eko testu batean (1984 berriz argitaratua).
Peirce-k... ura sartzen zaion itsasuntzi batekin alderatzen du teoria zientifikoa: adabaki bat jarri behar zaio hemen, gero beste bat han, gero beste zerbait hobetu behar da. Batzuetan, ordea, adabakiak jartzearen bidez ezin da ezer konpondu, eta itsasuntzia hondoratu egiten da..., baina hondoratu baino lehen beste itsasuntzi bat agertzen da itsasoan, eta horra aldatzeko aukera eskaintzen zaie zientzilariei.
Pozik egongo nintzateke Piageten hipotesiak adabakiz konpontzen amaitu ahal izango banu: baina hori egin ahal izateko beste itsasuntzi bat ikusi beharko nuke aurretik zeruertzean, nire arazoei eta lanaren emaitzei maila-teoria baino hobeto egokitzen zaien itsasuntzi bat alegia. Kritikariek itsasuntzi hori erakusten ez didaten bitartean, neure testaren bidez nago ikerkuntzari lotuta, garapen moralari buruzko ikerkuntza probetxugarri bat gauzatzeko mota ugarietako bat baita test hori.
Itsasuntzi hori iristen ez den bitartean zera eskatu nahi nieke moraltasunaz interesaturik dauden psikologoei: pro-maila-uhinean edo anti-maila-uhinean igeri egiteari utzi eta lan gogorrari ekin diezaiotela, hots, garapen moralaren arazoak eskura ditugun tresnez baliatuz ikertzeari ekin diezaiotela. Geure testa tresna horietako bat da (Kohlberg, 1984a, 425.).
Psikologia eta hezkuntza moralaren munduan zehar egin dugun alegiazko bidaia uretan edo lurrean geratu ote den eta itsasuntziz edo abiadura geldoko trenez egin ote dugun alde batera utzirik, badira gutxienez onartu behar diren bi gauza.